BERRIAK

Arte-lanak: 2Dtik 3Dra

Almeneko DBH3ko ikasleek lanketa benetan bitxi eta interesgarria egin dute artistika gaian Ibone Arejolaleibar eta Maite Beitia irakasleekin batera. Koadro famatuetan margotuta agertzen diren eszenatokiak eraiki dituzte, baina hiru dimentsiotan egin dute eraikuntza.

Emaitzak benetan kuriosoak izan dira. Dali, Da Vinci, Van Gogh eta Picassoren lanak daude tartean, esate baterako, Lettl, Generalic, Lichentstein eta Hokusairen lanekin batera. Argazkiak.