BERRIAK

Arrazismoaren aurkako rap-a, batxilergokoen lana

Lehenengo hiruhilekoaren amaieran arrazakeriaren aurkako proiektu bat egin zuten batxilergoko lehenengo mailako ikasleek. Gaia kulturartekotasuna izanik, eragiteko asmoz hainbat ekoizpen sortu zituzten: bideoak, komikiak, logoak, abestiak….. Horietako abesti bat rap genero musikalean aurkeztu zuen Almeneko talde batek, eta proiektua amaitzeko sare sozialen bidez partekatu dute.
Lan horrek Arrazismoaren aurkako rap-a du izena, eta ikasleek hiru hizkuntzatan kantatzen dute (gaztelera, euskara eta ingelesa). Laukoteak (X. Zuazabeitiak, M. Bengoak, I. Abetek eta J. Sarasuak) hainbat lan egin behar izan ditu abestia grabatzeko (letra eta doinua, eszenaratzea, grabatzea, editatzea…) eta orain, zabaltzea dagokie.
Batxilergoko lehenengo mailakoak, Almenen eta Gaztelupen, proiektu bidezko ikaskuntzan trebatzen ari dira ikasturte honetan, eta Gabon aurreko proiektua interdisziplinarra izan bazen ere, martxoan beste bat jarriko dute martxan, modalitateari lotuta.