BERRIAK

Arrasateko udaleko ordezkariek eta auzoko hainbat kidek Santa Teresa bisitatuko dute

Datorren eguaztenean, hilak 8, Santa Teresa berria bisitatuko dute Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin batera Ander Garai kirol zinegotziak, Juan Antonio Urdangarin arkitektoak eta Juanito Barberan teknikariak. Horretaz gain, ikastolarekin harremana duten auzoko hainbat entitatetako ordezkari ere gonbidatuta daude. Inaugurazio ofizialeko ekitaldia, berriz, azaroaren 20an izango da.