BERRIAK

Arrasateko Udalaren kirol sariak

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko ordezkariendako arratsalde borobila izan zen atzokoa, Udalak antolatutako Kirol Sarien ekitaldian erabateko protagonista izan zirelako. Espainiako Aerobik Txapelketan egindako lanagatik Izaskun Garciak, Nahia Irazolak eta Uxue Azkuek, Arrasateko gimnastak eta Gaztelupeko ikasleak, jaso zuten ekitaldiko sari nagusia. Kirol ibilbidearen gaineko saria ere talde berera joan da. Zorionak!!