BERRIAK

Arrasateko AED elkartearen gutuna gurasoentzako, euskara eskaintzekin

2022/23 ikasturtean, Zahar-Berri mintzapraktika egitasmoak, Arrasateko Udal Euskaltegia eta AEK euskaltegiekin elkarlanean, euskara ikasi edo hobetzeko aukera eskaini nahi dizue. Horretarako, hainbat aukera jarri nahi ditugu zuen esku beharrizan ezberdinei erantzuteko asmotan, betiere zuen seme-alabekin euskaraz aritzea eta eskola giroan laguntzea erraztu asmoz:

AURREZ AURREKO ESKOLAK

Haurren eskola jardunarekin bateragarriak diren ordutegietan izateko aukera. Astean bi egunetan, ordu eta erdiko klaseak. Maila eta edukiak eskaeren arabera zehazteko aukera. Jarri gurekin harremanetan eta esan zer komeni zaizuen.

MINTZAPRAKTIKA

Mintzamena hobetu eta erabileran trebatzeko, euskarazko mintzapraktika: astean ordubetez, talde txikietan eta bidelagun baten laguntzarekin, euskara praktikatu aisialdiko ekintzak egiten dituzuen bitartean. Gutxieneko komunikatzeko gaitasuna eskatzen da.

Izena eman edo informazioa eskatzeko, bi bide dituzue:

Telefonoz: 943 771 228 (Nereaz galdetu. Ordutegia: 10-12)

Posta elektronikoz: zaharberri@aedelkartea.eus.

Izena emateko epea: Irailak 23