BERRIAK

Arrasate gure herria

Urtero bezala, Umezaintza guneko 5 urteko haurrak “Arrasate Gure Herria” proiektua lantzen ari dira. Honekin lotuta, hainbat irteera egin dituzte Udaletxea, ateak, kaleak, errekak… ezagutzeko.

Oraingoan ere parkeetako ibilbidea egin dute. Goiza Sta. Barbaran pasatu dute, bertan jolastu eta hamarretakoa egin ondoren ahateen parkera joan dira, handik Monterronera bazkaltzera eta bukatzeko San Andreseko parkera. Egun polita izan da benetan eta primeran pasatu dute.

Orain hurrengo txangoa prestatzen ari dira!  Argazkiak.