BERRIAK

Arrasate ezagutzen

Azken bi hilabetetan Umezaintzako 5 urteko haurrak “Arrasate, gure herria” proiektua lantzen aritu dira. Herrira hainbat irteera egin dituzte Arrasateko lekuak eta kultura ezagutzeko. Aldi berean, arrasatear batzuen bisitak ere izan dituzte, Jose Mari Velez de Mendizabal idazlearena eta Aitor Fernandez futbol atezainarena, alegia. Jose Marik, bere jakintasunetik, Arrasateren bilakaera aspaldiko garaietatik gaur egunera nolakoa izan den azaldu zuen eta Aitorrek, berriz, bere bizipenak futbolean jolasten hasi zenetik. Mila esker bioi! Argazkiak.