BERRIAK

Arrasate eta Eskoriatzako gure ikasleen dominak gimnasia erritmikoan

Arrasateko ikasleei dagokionez, aurreko asteburuan Eibarren jokatu zen Gipuzkoako txapelketan, zilarrezko domina lortu zuten batxilergoko L. Elizaran, M. Diaz, M. Iraeta eta H. Uzarragak, taldeko lanean. Bestalde, Eskoriatzakoei dagokionez, Nahia Arguizek zilarrezko hiru domina lortu zituen Leioan jokatu zen Euskal Herriko txapelketan (maza, pilota eta taldekoan). Azken lan horretan lau talde sailkatu zirenez Espainiako txapelketarako, Nahia ere bertan izango da bere taldekide Alaitz Aranbarrirekin batera. Zorionak guztioi, eta, Nahia, zorte on Espainakoan!