
Alzheimerrarekin lotutako ikerketa sustatzeko diru-bilketa kanpaina antolatu dute EITBkoek. Aurten ere, Arizmendikoek EITB maratoiaren desafio musikala aprobetxatu dute, Zetak taldearen “Zeinen ederra izango den” abestiaren bertsioa sortzeko.
Esteka honetan Almen guneko DBH 2koek, sortutako bideoa. Eta beste honetan, berriz, Gaztelupeko ZIG gelakoek Aitor Ziardegi irakaslearekin batera osatu duten kantua.