BERRIAK

Arizmendiko talde bat estatuko FLL finalean izango da

Arizmendi Ikerlan Eguzki-Lore taldea Tenerifen izango da martxoak 28 eta 29an jokautko den FLL estatuko finalean. Atzokoan bigarren sailkatu ziren Gaztelupekoak eta Bermeoko Bermibot taldearekin batera finalera joateko txartela lortu zuten. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritako 22 taldek hartu zuten parte lehiaketa honetan, guztira 350 ikasle.

Ikastolatik 4 taldek hartu zuten parte, bi Almenekoak eta beste biak Gaztelupekoak. Almeneko taldeekin, azken aste hauetan ikasleekin proiektua lantzen ibili diren Ziortza Agirreurreta eta Ibone Arejolaleibar irakasleak egon ziren eta Gaztelupekoekin Maite Gorosabel  eta Iñaki Agirrebengoa. Aitor Ziardegi, Gaztelupeko irakaslea, ikasleekin proiektua lantzen ibili den arren ezin izan zuen atzokoan bere taldearekin egon. Ikusi taldeen partaideak.

10:15 inguru txapelketari hasiera emango zion botoi gorria sakatu zuten Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Hortik aurrera roboten frogak eta aurkezpen teknikoa eta zientifikoak egiteko momentua izan zen. 

Aurtengo CITY SHAPER Erronkan, taldeek beren komunitateko gune publiko edo eraikin bateko arazoa identifikatu eta gainerakoekin partekatuko duten irtenbide berritzaile bat proposatu beharko dute. Nola?

  • Hiri eta eraikinak nola hazten, garatzen eta aldatzen diren arakatuta
  • Arkitekturako eta ingeniaritzako profesionalek eta obra bateko gainerako langileek (elektrikariak, iturginak, zaharberritzaileek eta abar) taldean nola lan egiten duten aztertuta.
  • Hiriek aurre egin behar dieten erronka handiak ikertuta: garraioa, irisgarritasuna edo hondamendi naturalak, adibidez. Nola birdiseinatu edo sortu eraikin jasangarriak? Nola egokitu eraikuntzak haiek kokatuta dauden espazioetara? Nola modela daitezke hiri adimentsuak? Prest al zaudete modu kolektiboan etorkizun hobea eraikitzeko?

Nola GAINDITU ERRONKAK?

  • Berrikuntza-proiektua: taldeek erronkarekin zerikusia duen arazoa identifikatu, ikertu, irtenbide berritzailea diseinatu eta partekatu egiten dute.
  • Robotaren jolasa: LEGO MINDSTORM teknologia erabilita, taldeek robot bat diseinatu, eraiki eta programatu behar dute jolas eremu batean modu autonomoan misio batzuk gainditzeko. Misio bakoitzak puntuazio jakina izango du eta helburua 2’30”-an ahalik eta puntu gehien batzea izango da. Gainera, txapelketaren egunean, taldeek epaileen aurrean alderdi teknologiko hori nola garatu duten aurkeztu behar dute (programazioa, diseinua, estrategia, mekanika).
  • Balioak: taldeek Berrikuntza Proiektua eta Robotaren Jolasa garatzen dituzten bitartean, FLL Balioak barneratzen dituzte (aurkikuntza, berrikuntza, inpaktua, inklusioa, talde-lana eta dibertsioa). Epaileen aurrean, taldeek balio horiek barneratu dituztela erakutsi beharko dute taldeko dinamikaren bidez eta poster bat aurkeztuta.

FLL Euskadiko finalak lehen aldiz hiru egoitza izan ditu, eta Mondragon Unibertsitatea hauetako bat izan da, Deustuko Unibertsitatea (Bilbo) eta Fomento San Sebastián-ekoaz gain (Donosti). FLL Euskadi-MONDRAGON ekitaldia Mondragon Unibertsitatea, MONDRAGON Korporazioa, Ausolan eta Innobasquek antolatua dago, Arrasateko Udala, Dominion, Euskaltel Fundazioa, Fagor Taldea, Ikerlan, Laboral Kutxa, Maier eta Ulmaren kolaborazioarekin. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritzak ere paper aktibo bat dute, ekimenak STEAM formazio bultzatzeko duten apustuarekin bat egiten baitu. Horrez gain, ekitaldiaren arrakastan ezinbestekoa da 100 boluntario ingururen lana, floater, epaile, arbitro zuzendari, Pit Manager, Score eta Time Keeper edo Open Field-ak egon direlarik.

Kameren fokuak atzo Eguzki-Lore taldeari begira jarri ziren arren, ikastolako beste taldeen lana ere ikusgarria izan zen, eta txapelketaren ohiko nerbioak gorabehera, esperientzia ahaztezinaz gozatu zuten. Zorionak guztioi!  Argazkiak.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Ikerlanen laguntzari eta babesletzari. Haren laguntzarik gabe Arizmendik ezingo luke proiektu hau aurrera eraman.