BERRIAK

Arizmendiko ikasle asko sarituak Arrasateko 33. Literatura Lehiaketan 

Asteazkenean egin zen 33. Arrasate Literatura Lehiaketako sari banaketa Kulturarten. Gaur egun ohikoa bihurtu den arren, sariak ez ziren ohi bezala banatu. Lehiaketari dagokionez, 20 sari banatu zituzten, sei kategorietan banatuta. Ekitaldian gonbidatu berezia ere izan zen, Jon Maia bertsolari eta idazlea eta hitzaldia eskaini zuen. Lehiaketako sari gehienak Arizmendi ikastolako ikasleak eskuratu zituzten. Zorionak guztioi!  Ekitaldi osoari buruzko saio berezia izango da astelehenean 21:00etan eta 23:00etan Goiena telebistan ikusgai. Sarituen zerrenda.