BERRIAK

Arizmendiko bi talde irabazle Arrautza Jaurtiketa Txapelketan

Joan zen ostiralean, Gaztelupeko DBH 3ko Arrautza Jaurtiketa Txapelketako ikasle finalisten hiru taldeek, Garaiako parke teknologikoa bisitatu zuten, Zientzia eta Teknologia astearen amaiera ekitaldian parte hartzeko. Hauek, Garaia Parke Teknologikoko lau profesionalek osatutako mahai-ingurua ikusi, eta ondoren arrautza jaurtiketako sarien banaketan egon ziren. 

Arizmendiko bi taldek jaso zuten saria. Alde batetik, publikoaren saria Ainhoa Busto, Peru Arrese eta Aynara Giese-k osatutako taldeak lortu zuten, Instagrameko @zientziateknologia kontuan “atsegin dut” gehien lortu zituena izanik. Eta bestetik, epaimahai profesionalen saria, Jon Laiseka, Julen Bermejo, Markel Errasti eta Ethan Moral-ek osatutako taldeak eskuratu zuen.

Zorionak txapelketan parte hartu duzuen talde guztiei, egindako lan eta inplikazioarengatik! Eta txalo zaparrada bat, saria eskuratu zenuten bi taldeei! Argazkiak.