BERRIAK

Arizmendiko Batxilergoko proiektua ezagutzen

Asteazkenean, urtarrilak 23, bisita izan zuten Gaztelupen. Bilboko Abusu ikastolako DBHko arduradunak etorri ziren Batxilergora PROI, Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza, bertatik bertara ezagutzeko.

Bisita hau Arizmendik eskaintzen duen kanpo-formazioaren baitan dago;  etapa ezberdinetan abian jarritako eraldaketa eta espazio berriak ezagutzeko aukera ematen zaie formazioa eskatzen duten zentroei.

Goizean zehar, Elena Errastik Batxiko espazio zabalean ikastolako proiektuaren nondik-norako nagusiak azaldu zizkien. Batxiko ikasleak egun hauetan proiektuetan murgilduta daudela aprobetxatuz zuzenean proiektuak nola garatzen dituzten ikusteko aukera izan zuten. Ikusteaz gain, ikasleekin ere hitzegin zuten beraien zuzeneko iritzia ezagutu ahal izateko. Argazkiak.