BERRIAK

Arizmendi komunitatea

Ikastolako bizitzan, ikasleak eta irakasleak izaten dira maiz protagonistak. Arizmendiko komunitatea, ordea, beste jende batzuk ere osatzen dute. Are gehiago, haien lana ezinbestekoa da egunerokoa aurrera ateratzeko. 

Gaurkoan, eguerdietan jantokia, tupperrekin jateko aretoa eta kanpoko eremuak zaintzen egoten den Almeneko taldeari tokatu zaio. Izan ere, eguerdietan ikasle asko geratzen baita bertan jaten eta geroko tartean Almeneko eremuetan jolasten.

Ikusi duzuen bezala, zazpi dira ardura hori duten lankideak: Alaitz, Ander, Danel, Jon Andoni, Joseba Maria eta Miren dira haien izena.

Neska-mutilak, milesker zuen lanagatik!