BERRIAK

Arizmendi Kirol Elkarteko ekintzak martxan!

Arizmendi Kirol Elkartea osatzen duten sail guztiak martxan daude dagoeneko. Futbola, areto futbola, boleibola, igeriketa eta esku pilota. Ikasturte honetarako 300 haur eta gaztetik gora arituko dira kirol elkarteak eskaintzen dituen sail ezberdinetan. 

Emakumezkoen ohorezko erregional mailako taldeak Touring-en aurkako partiduan 3 puntuak lortu zituen. Golegilea Lore Etxandia izan zen. Hiru partidu jokatu dituzte dagoeneko, eta orain arte, bi garaipen eta porrot bat izan dituzte. Aurreikuspena goiko postuengatik lehiatzea izango da, orain arte jokatutako partiduetan oso ondo aritu izan baitira. Asteburu honetan, atsedena izango dute. 

Gorengo mailako taldeak, berriz, 4-0 irabazi zuen Elgoibar taldearen aurkako partiduan; garaipenak, sailkapenaren bigarren postuan kokatu ditu. Bihar, larunbata,  Zubietan arituko dira Real Sociedad taldearen aurka. 

Kadete mailako neskek, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian egin zuten debuta. Partidu parekatu baten ostean, bukatzeko bost minutu faltan, huts egindako penalti baten ondorioz, ezin izan zuten denboraldiko lehen puntua lortu. Azken emaitza 1-2 izan zen Legazpiko Ilintxa K.Eren alde. Asteburu honetan, Azpeitian lehiatuko dira Lagun Onak-en aurka. 

Argazkian, futboleko kadete taldeko partaideak ikus ditzakegu.