
Ikastolan lanean hasi diren profesional berriei zuzenduta Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektuaren inguruko ikastaroa egin zen pasa den asteartean, Gaztelupe guneko aretoan. Saioa Miren Erdoziak eta Amaia Anterok gidatu zuten, eta egitasmo pedagogiko guztietako 40 bat pertsona izan ziren parte hartu zutenak. Arizmendi ikastolako hezkuntza proiektua, Konfiantzaren pedagogiaren markoa, pertsona-eredua eta hau garatzeko martxan jarri dugun ikaskuntzarako eredu berria izan ziren landutako gaiak.
Ikasturte honetan gure hezkuntza-ereduan sakontzen joateko egin den lehen saioa izan da, izan ere, aurrerantzean gai honen inguruko formakuntza gehiago antolatzea aurreikusten dugu. Egitasmo pedagogikoetan (ERDU, GURA, BATU, IZEN, PRO) profesionaltzentzako zein familientzako ikastaroak izango dira epe laburrean.