BERRIAK

Arizmendi Ikastolako Gehikoop-eko kideen mezua

Gehikoop 2019an abiatu zen proiektua da, Arizmendi Ikastolako eraldaketa sozialeko ordezkariek eta Mundukidek bilera bat egin zuten elkarlanerako zein esparru edo gai jorratu zitezkeen aztertzeko. Horren harira elkarlanean hasi edo jarraitzeko erabakia hartu genuen, eta halaxe sortu zen Gehikoop 2019an bertan. 

Proiektu horretara hezkuntza mundutik Arizmendi Ikastola batu zen, enpresa edo industria munduko Fagor Ederlan, Maier eta Coprecirekin batera. 2020an elkarrekin zenbait bilera eta formakuntza partekatzen hasi ginen eta 2022ko uztailean Brasilera bidaiatu genuen proiektuak bertatik bertara ezagutu eta partekatzeko, Arizmendi Ikastolako ordezkariak bereziki Camino do Saber eskolan egon ginen. Gehikoop taldeak Mundukiderekin proiektuaren balorazioak partekatu ditu, eta hauek aztertu eta zein aurrerapauso eta nola eman daitezkeen aztertzeko, hausnarketa garaian gaude. Infografia.      

Testua: Arizmendi Ikastolako Gehikoop taldekoak.