BERRIAK

Arizmendi Ikastola, saridun Madrilen

IDEIk (Instituto Docente para la Excelencia y la Innovación) “Jornadas de excelencia e innovación educativa” izeneko jardunaldietan Arizmendi Ikastola saritu du azken urteotan egitasmo pedagogikoan egiten diharduen bidea aitortuz.Gaur, azaroak 21, zuzendaritza taldeko hiru kide (Haur Hezkuntzako zuzendari Aitor Elizaran, Bigarren Hezkuntzako zuzendari Elena Errasti eta ikastolako zuzendari orokorra, Iñaki Etxezarreta) Madrilen izan dira, eta jendaurreko ekitaldi batean, beste ikastetxe batzuekin batera, A. Elizaranek jaso du Arizmendi Ikastolari eman dioten saria. Argazkiak.