BERRIAK

Arizmendi Ikastola, Copa Colegiales txapelketan
Copa Colegiales aurkezpena

Copa Colegiales txapelketan arituko da Arizmendi Ikastola

Aurreko urte batzuetan bezala, aurten ere, estatu mailako Copa Colegiales saski-baloi txapelketan jokatuko du Arizmendi Ikastolak. Batxilergoko ikasleekin lehiatuko da, eta dagoeneko taldeen aurkezpena egin da, eta horrekin batera aurre-txapelketa ere jokatu da.

Aurreko ostiralean, hilak 13, Gasteizko Marianisten ikastetxean izan ziren Arizmendi Ikastolako bi talde, neskena bata eta mutilena bestea, eta bertan taldeen aurkezpenean parte hartu zuten. Ostiralekoa Euskadiko txapelketaren hasiera-jarduna izan zen, izan ere, estatu mailakoa da jokatuko den txapelketa hau. Euskadi mailakoan, zazpi ikastetxe jardungo dira, 500-bat lagun. Otsailaren 20an hasiko da.