BERRIAK

Arizmendi Gazte Abesbatzak kontzertua eman zuen Disney Land Parisen

Arrasateko Arizmendi Gazte Abesbatza Parisen egon zen ekaina amaieran. Pandemia baino lehen kontzertu bat zuten hitzartuta Parisko Disney Land parkean, baina bertan behera utzi behar izan zuten. Bi urte geroago, ametsa bete da, eta ekainaren 26an Disney Land parkeko Videópolis antzokian beraien errepertorioko abestirik alai eta bizienak abestu zituzten, entzuleen txaloak jasoz.

Kontzertuan Arizmendi Ikastolako 34 abeslarik hartu zuten parte Rakel Murgiondoren zuzendaritzapean, eta bidaian 8 senide izan zituzten lagun. 

Mondraberrin argitaratutako albistea, hemen.