BERRIAK

Arizmendi abesbatzakoak Mundukideren ekimenean eta Santa Xexili egunean

Abesbatzako kantariok Azaroaren 19an Mundukidek antolatutako ekimenean parte hartu zuten Goikobalu abesbatzarekin elkarlanean, Amaia Antzokian Aba Taanoi talde ugandarrarekin batera. Albistea.

Bestalde, azaroaren 22an, Santa Xexili egunean, Arrasateko kaleetan zehar herriko beste abesbatzekin batera musikarien egunari jai ikutua eman zioten hoberen egiten dakitena egiten, abesten. Arrasateko txistulariak, AGA (Arizmendi-Arrasateko Gazte Abesbatza), Goikobalu Txiki, Goikobalu abesbatza, Txorbela Otxotea eta Portaloi taldeak kantu kantari ibili ziren ere Arrasateko erdigunetik zehar. Gazteok amaiera borobila eman zioten egunari mokadu jan batekin. Albistea.

Hurrengo hitzordua abenduaren 1ean izango da, Arrasateko Herriko Plazan. Bertan Gabon argien piztuera ekitaldian parte hartuko du abesbatzak Udaletxeak gonbidatuta eta gabon kantekin alaituko dute une pizgarri hori. 

Testua: Arizmendi abesbatza