
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak bultzatutzako Kukubiku II ekimenean parte hartu dugu asteburuan. Izan ere, Federazioak Euskal Herriko hainbat konposatzaileei euskal abesti herrikoien moldaketa egitea eskatu zien eta behin abesti horiek moldatuta, grabazioari ekin genion abesbatzakoek.
Gipuzkoako hainbat haur eta gazte abesbatza, buru belarri ibili gara azken astetan 2 abesti prestatzen eta igandean, urriak 23an, grabazioa gauzatu genuen Donostian Easo Abesbatzak Aieten daukan egoitzan.
Bertara ikastolako LH 6tik Batxilergora arteko 31 kide joan ginen. Berez ikasturte honetan 42 kidez osatzen dugun Arizmendi abesbatza eta Arrasateko Goikobaluko gazteekin elkarlanean arituko gara hainbat proiektutan Arrasateko Gazte Abesbatza osatuz.
Grabazioan “Txintxin Txirrikitin”, Eva Ugaldek moldatutako kantua, eta “Bi itsas kantu”, Jabier Ituartek moldatutakoa, abestu genituen. Bi abestiak aspaldiko kantuak dira, eta zehazki “Txintxin Txirrikitin” Resurrección María de Azkue, musikari ta historialariak aurreko mendean Aramaion jasotako abestia da.
Ekimen honekin Federazioaren helburua euskal kantagintzaren ondareak jasotzea izan da. Irudiak.
Testua: Arizmendi abesbatza