BERRIAK

Arimazubin, Euskal pilota gertutik ezagutzen

Arimazubiko bosgarren mailako ikasle talde batek pilotaren gaineko lau lan saio egin ditu azken hilabetean zehar, Euskal Federazioko bi pilotarien eskutik. ¬†Horretarako Euskal pilotaren unitate didaktiko bat landu dute, hiru saio praktiko egin dituzte Arrasateko Uarkape frontoian eta beste bat, azkena, ikastolan bertan. Euskal pilotak dituen hainbat modalitate (esku pilota, pala, zesta txikia…) bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ikasleek eta azken saioan, ikasle bakoitzak pilota bat egin du pilotariaren laguntzarekin. Argazkiak.