BERRIAK

Arimazubin adinen arteko interakzioaren onurak bultzatzen matematika tarteko

Arimazubin badaramate hainbat urte adinen arteko interakzioan eragiten. Eta onurak nabarmen ikusten dituztelako aurten matematikako bi lan saio egin dituzte. Laugarren mailakoek lehenengokoekin matematika manipulatiboa landu dute eta seigarrenekoek hirugarrenekoekin, berriz, problemen ebazpenak. Datorren astean bosgarren eta bigarren mailakoen txanda izango da. Kurtsoa amaitu orduko, irakurketa eta idazketa saioak ere egingo dira.  Argazkiak.