BERRIAK

Arimazubin adinen arteko interakzioaren onurak bultzatuz, irakurketa saioa

Orain urte batzuk hasi ziren interakziorako ekintzak egiten Arimazubin, eta ordutik ez dute etenik egin, irakasleek onurak baino ez dizkietelako ikusten sortzen diren esperientziei. Oraingoan ere, maila desberdinetako haurrak (lehenengo eta laugarren mailakoak) elkartu dituzte irakurketa saio baten bueltan. Argazkiotan, nagusiak txikiei ipuinak irakurtzen.