BERRIAK

Arimazubikoen irteerak inguruko erreka eta ibaiak ezagutzeko

Arimazubiko LH 3 eta 4ko ikasleak, Deba Goiena lantzen ari dira, eta gai honen bueltan inguruko erreka eta ibaiak ezagutzeko asmoz, txangoak egin dituzte. 

Joan zen asteko ostegunean LH 3koak Arrasateko errekak ezagutzeko ibilaldia egin zuten  eta ostiralean, berriz, LH 4koak Deba ibaiaren iturburura joan ziren. Azken hauek hiru ordutako ibilbideaz gozatzeko aukera izan zuten, tartean hamaiketakoa jateko geldialditxoa eginez. Bidean karobi bat ikusi, eta Gatzagara heltzerakoan, gatz museoa bisitatu zuten. Argazkiak.