BERRIAK

Arimazubikoak Donostian eta Meatzerrekan

Ibiltari oraingoan ere Arizmazubiko gaztetxoak! Alde batetik, bosgarren mailakoak Txanelan landu duten gaiari amaiera emateko asmoz, Eureka zientzia museoan (Donostian) izan dira. Goizez, planetarioa eta museoa bisitatu zuten eta arratsaldez, berriz, Txuri Urdin izotz parkean patinatu. Bestalde, seigarrenekoak Meatzerrekara joan dira Agenda 21 programaren baitan uraren ingurukoak ikastera (Udalatx azpiko uren ibilbidea Arrasateko auzoetan zehar, uraren tratamendua, erabiltzen den ur kopurua…). Azalpenak Udalako Ingurugiro eskolako eta udaletxeko arduradunen eskutik jaso zituzten. Argazkiak: Donostia eta Meatzarreka.