BERRIAK

Arimazubiko txikiak, Udalako Ingurugiro Eskolan

Maiatzaren 9 eta 10ean Arimazubiko lehenengo mailakoak Udalako Ingurugiro Eskolara joan ziren. Aurtengo gaia ura izanik, bere ibilbidea aztertu zuten eta jhorretaz gain hainbat jolas, ekintza, ikerketa, ibilaldi eta eskulan egin zituzten. Primeran pasatu zuten, eta egun osoa gelakideak elkarrekin egotea ere aberatsa eta polita izan zen! Argazkiak.