BERRIAK

Arimazubiko LH 5ekoen auzolana

Arimazubiko LH 5. mailakook kutsaduraren inguruko proiektu batean lanean ibili gara. Galdera gidari batekin hasi ginen: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?”  Galdera horri erantzun ahal izateko ikerketa eta esperimentuak egin ditugu. Kutsadura mota desberdinak landu ditugu, beraz, aditu taldeetan banatu gara ikertzeko. Ikertutako kutsadura motak, airearen kutsadura, lurraren kutsadura, uraren kutsadura eta kutsadura akustikoa izan dira.

Egoera zein den ikusita, auzolan bat egitea erabaki genuen eta 6 taldetan banatu gara, Muruko bideko zaborra (20 pertsona), Santa Barbarako zaborra (20 pertsona), errekako zaborra (20 pertsona) eta Monterroneko zaborra jasotzeko; Komunikazioaren ardura eramateko, argazkiak atera eta egin duguna idatzi (15 pertsona); eta merienda prestatzeko (15 pertsona). 

Auzolanean zabor pila batu dugu eta inguruak nahiko garbi eta txukun utzi ditugu. Auzolana merienda batekin bukatu dugu eta benetan gozatu dugu guztiok. Argazkiak.

Sinatuta: Arimazubiko LH 5. mailako ikasleak

Zorionak Arimazubiko taldeari! Txalotzekoa, benetan, herriarengatik egin duzuen lana!