
Gaur zortzi, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak Umezaintzan eta Uribarrin izan ziren bertako haurrei ipuinak irakurtzen eta txotxongilo ikuskizunak eskaintzen. Txikiak aho zabalik egon ei ziren. Hara joan aurretik, Arimazubiko lau gelak nahasturik ipuinak aukeratu zituzten, prestatu eta txotxongilo saioa moldatzeko makina bat lan egin zuten. Horretaz gain, beraiek propio egindako eskulan ugari eraman zizkieten opari txikiei. Argazkiak.