BERRIAK

Arimazubiko GURA eta BATUko ikasleen kalejira, danborrada eta Errementari dantza

Arimazubiko GURA eta BATUko ikasleak Arrasateko kaleetara irten ziren asteartean ikasturteari agur esateko. Herriko Plazan bildu zurien guztiak; LH 1-4koek danborrada egin zuten, eta LHko 5-6koek, berriz, kalejira eta errementari dantza. Guztira 400 bat ikasle batu ziren festa handian.

Jende andana gerturatu zen Arrasateko Herriko Plazara ikuskizunaz gozatzera. Eguraldia lagun, giro ederrean eman zioten amaiera ikasturteari! Argazkiak.