
Ikasturteari itxiera emateko, Arimazubiko ikasle, guraso eta profesionalen Euskara Batzordea elkartu da aste honetan. Ikasturtean egindakoaren balorazioa egin dute, baita aurrera begira landu daitezkeenak aztertu ere.
Egindako lana ondo baloratzeaz gain, datorren ikasturtean bide beretik jarraituko dutela ondorioztatu dute. Jakin, LH5 eta 6ko ikasleen Euskara Batzordeak, gurasoekin partekatuko duela bertan landutakoa. Bejondeizuela!
Testua: Arimazubiko taldea.