BERRIAK

Arimazubi margotzen, gurasoekin batera
Arimazubi pintatzen

Arimazubi margotzen, gurasoekin batera

Joan zen larunbatean, guraso batzordeak deituta, Arimazubiko kanpoko patioaren margotze-lanak egin zituzten bertako hainbat gurasok, irakaslek eta ikaslek. Ikastolako irakasle Eli Villarrek diseinua egin ondoren, larunbat goizean patioko paretak margotzen ibili ziren 40 lagun inguru.

Ikasle nagusiek, euren artista eskuak erakutsi ondoren, ikasle txikiekin ere arduratu ziren, hainbat tailer eta jolas egin baitzituzten beraiekin. Merezitako atsedena hartzeko, hamarretako ederra prestatu zuten, gainera, eta indarrak berritu eta lanari ekin zioten, ostean.

Orain, berriz, ikasleen txanda izango da, barruko patioaren margotzeaz ikasleak arduratuko dira eta. Kanpoan ere ikasleek margotu dezaten tarte bat pintatzeke geratu da.

Argazkiak