BERRIAK

Arimazubi eta Almeneko mutil talde bat Gipuzkoako Eskolarteko Futbol-txapelketako finalera

Aurreko asteburuan, Arimazubi eta Almeneko bederatzi ikaslez osatutako futbol talde bat Gipuzkoako Eskolarteko futbol txapelketako finalerako sailkatu zen. Aurreko larunbatean final laurdenak Andoaineko Aita Larramendi ikastetxearen aurka  3-1 irabazi ondoren, igandean Ordiziako Urdaneta ikastetxearen aurka final erdia 3-0 irabazi zuten. Orain ekainaren 10ean Zubietan finala jokatuko dute. Bederatzikote hori zapatu goizetan Leintz Eskola Kirolak antolatzen duen txapelketa irabazi ondoren sartu zen Gipuzkoako txapelketan. Txalotzekoa euren jarrera eta konpromisoa!