
LH 5eko ikasleek “Auzotik munduari” PROIari amaiera emateko, auzolana antolatu zuten ostiralean. “Nola hobetu dezakegu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?” galdera gidaria oinarri hartuta, kutsadura mota desberdinak aztertzen ibili dira eta inguruneari egiten dizkiogun kalteak ikertzen.
Inguruneari egindako kalteak arintzeko helburuarekin, auzolan bat antolatu eta aurrera eraman zuten pasa den astean. Arimazubikoek Santa Barbara, Monterron eta Deba ibaia garbitu zituzten, bertako zaborra bilduz. Almenekoak, berriz, Lete eta Eraña auzoetan zehar ibili ziren garbiketa lanak egiten.
Egindako lan bikainaren ondoren, indarrak berreskuratzeko, mokadutxoa jan zuten.
Jarraian Arimazubi eta Almeneko taldeen irudiak
Eskerrik asko PROI honen bueltan egindako auzolan guztien bitartez gure bailarari egin diozuen ekarpenagatik! Txalo zaparrada bat gure ikasleei!