BERRIAK

Argitxo Aretxabaletan Euskaraldiarekin

Gauzak bihotzetik egiten direnean Basabeazpikoek egin zutena bezalako ekimenak ateratzen dira. Argitxori deitu zioten ikastolara etortzeko, Euskaraldia hasten zela gogorarazteko. Baina ez hori bakarrik, Aretxabaleta osoan ibili ziren etxean konfinatutako haur eta familiei sorpresa emateko.

Musikaz, dantzaz eta “Zuek zarie euskararen benetako altxorra, Basabeazpiko altxor bizixa, segi euskaraz bizitzen” oihukatuz bazter guztiak alaitu zituzten. Ezusteko handia izan zen, eta maitasun eta emozio handiz hartu zuten. Hau da ikastola, herritik eta herrirako. Milesker Basabeazpikoei, izugarriak zarete! Bideoa.