BERRIAK

Aretxabaletako Zuhaitzen Herbarioa

Basabeazpiko 5 urteko haurrek “Atxabalta Zuhaitzen Herbarixua” osatu dute. Azken urteotan barne testuinguru aberatsetan lan egin dute, baina gaur egungo egoerak herriko testuinguru ezberdinak ezagutzera eraman dituzte, herriko txokoak ikastola bihurtuz. Horretan zebiltzatela, udazkenarekin batera, konturatu ziren hosto desberdin asko zeudela lurrean, eta hosto horiek pixkanaka bildu, ikastolara ekarri, identifikatu eta sailkatu egin dituzte. Basabeazpikoek egindako lana partekatu nahi izan dute. Hala, joan den ostegunean, Santa Rita parkean, Unai Elkoro Aretxabaletako alkateari egindako lana aurkeztu zioten, eta behar dutenerako ikastolan eskuragarri izango dutela adierazi zioten. Bideoa.