BERRIAK

Aretxabaletako Udaberri Jaixa ospatu genuen larunbatean

Larunbatean  festa giro ederrean ospatu ahal izan genuen Aretxabaletako Udaberri Jaixa. Goizeko lehen orduan ikastolako kamisetak jantzi eta prestakuntza lanei ekin genien; ilusio eta kolorez bete genituen kaleak! 

Goizeko 10:30etan Basabeazpi kanpoaldean eman genion hasiera jaiari, gero haur eta familiekin ibilbide magikoa egin genuen, eta ondoren trikitilari eta buruhaundiek alaitu zituzten kaleak. 12:30etan Herriko Plazan jolasei hasiera eman genien, eta bazkari jendetsu batekin, giro paregabea,n amaitu genuen goiza. Arratsaldean tailer eta musika jolasetan murgildu ginen eta 17:30ak aldera, Argitxorekin amaiera eman genion jaiari.

Egun osoko egitaraua aurrera atera genuen gogotsu, komunitatean eta guztiok elkarlanean. 

Mila esker modu batean edo bestean, egun hau posible egin zenuten guzti-guztioi! Egun aparta pasa genuen, benetan! Argazkiak.