
Aretxabaletako San Migeletan Arizmendi Ikastolako kideek parte hartu ahal izan genuen, beste urte batzuekin alderatuta, pandemia egoera dela eta, modu berezi batean izan bazen ere. Izan ere, hainbat urtetan zehar etapa ezberdinetako ikasleek ekoizten dituzten produktuak saldu izan ditugu egun honetan. Aurten, ikastolako sukaldeetatik ateratako produktuak baino, Ikastolako parte diren familiekin osatu ahal izan dugu bertako produktuen erakusketa, dastaketa eta salmenta postua.
Eskerrak eman nahi dizkiegu lerro hauen bitartez, gure azokatxoa hornitzeko haien produktuak eman dizkiguten familiei. Mila mila esker! Argazkiak.