BERRIAK

Aretxabaleta eta Eskoriatzako kintoen bisita

Ohiturari jarraituz aurten ere Santa Ageda bezperan Aretxabaleta eta Eskoriatzako kintoak kalez kale ibili dira koplak abesten. Aretxabaletakoak eta Eskoriatzakoak Almenen egon ziren astelehenean. Eskoriatzakoak, asteartean, Jose Aranara ere egin zuten bisita.

Jose Aranakoak bertsoak ikasten ibili dira eta aurten lehen aldiz kinto batzuk eta Maider Otamendi arratsalde pasa etorri ziren bertso berriak erakusten, nondik nora zetorren ohitura azaltzen eta beraiek egiten dituzten dantzak erakusten.

Eskoriatzakoek, gainera, koplak estreinatu dituzte aurten. Jarraian hitzak eta argazkiak.

GURE HERRI INGURUAN

ESKORIATZAKO KINTO GUZTIOK

GABILTZA GOGOZ KANTUAN

HAIN EGUN SEINALATUAN

ESKEKO KOPLAK AHUAN

GARAI BATEKO ARBASO ZAHARREK

EGITEN ZUTEN MODUAN

 

NOLA EZ GAREN AHOTS ON ETA

TXANPON GEHIEGIREN JABE

JASOKO DUGUN EDOZEREKIN

OSO ESKERTUTA GAUDE

EMANA GUTXI BADA BE

LASTER EINGO DUGU ALDE

BAINA EZ ZAZU ATERIK ITXI

LIMOSNARIK EMAN GABE

 

EGUN GUZTIA PASAKO DUGU

KALEZ-KALE ATEZ-ATE

BERAZ ESKERRAK EMAN TA LASTER

GOAZ HEMENDIK APARTE

BORONDATEA IKUSI ETA

KEJARIK EZ DUGU BAPE

AURRERANTZEAN EDERTO BIZI

AGUR TA IKUSI ARTE

Mila esker bisitagaitik eta ikusi arte.

Argazkiak: Eskoriatzakoak Jose Aranan eta Aretxabaletakoak eta Eskoriatzakoak Almenen.