BERRIAK

Aretten edurraz gozatzen

Aurreko astebukaeran DBH 1. eta 4. maila bitarteko 113 ikasle Aretteko eski estaziora egin zuten irteera. Ikastolen Elkartearekin batera antolatutako eski irteera honetara ikastolatik 4 arduradun eta Ikastolen Elkartetik beste arduradun 1 eta 11 monitore joan ziren. Azken hauek lanpetuta ibili ziren; egunez gure ikasleei eski ikastaroak ematen eta afal orduan eta osteko gaubelan dinamizazio lanak egiten. Ikasleen jarrera oso ona izan zela azpimarratu behar da. Argazkiak.