BERRIAK

Aratusteak 2019

Ostegun gizenean edo eguen zurian eman genion hasiera Aratusteei Basabeazpiko txarangarekin. Hemendik aurrera irudimena eta jai giroa. Jose Aranakoak, Almenekoekin batera, Urdeilardero ospatu zuten. Eskoriatzako kaleetan abestu ondoren herriko plazan amaitu zuten txistorra jaten. Almenekoak nonahi ibili dira: Aretxabaletan Basabeazpikoekin, Eskoriatzan Jose Aranakoekin eta Almenen bertan.

Txaranga bagenuela eta zirkua ere montatu zuten Gazteluondokoak. Santa Teresakoek ere egun ezin hobea pasatu zuten gunean bertan.  Klasikoak ere izan ditugu: Olarten Txanogorritxuren eta otsoaren arteko tirabirak bizi izan genituen.

Ezin ukatu abenturez betetako Aratusteak izan direla. Itsaso barrenetik etorrita pirata beldurgarriak ere ikusi genituen Uribarrin. Umezaintzan askotariko ekintzak egin dituzte: 2 urtekoekin aurpegi margoketa, artisten galeriak eta astearteko desfileak. Hemen Umezaintzako argazki guztiak.

Aratusteak infernutik gertu amaitu genituen. Han inguruan, Jose Aranako 3, 4 eta 5 urteko deabruak zeuden. Urte bete eta bi urtekoak, aldiz, gunean ospatu zuten. Bi urtekoak San Fermin giro ederra lortu zuten zezen mozorrotu bai ziren.