BERRIAK

“Antzinako gaztelua, ilusio iturri bihurtuta….” Gazteluondokoen bideoklipa!

Kurtso amaierarekin batera eta seigarren mailakoen agurra aprobetxatuz, Gazteluondoko irakasle eta ikasleek Antzinako gaztelua abestia sortu eta grabatu dute, herriko hainbat musikariren laguntzarekin. Santa Barbaran egin zuten grabaketa eta ikusi ahal izango duzuenez, lan handia eta txukuna egin dute! Ikastolaren Eguna aprobetxatuz, estreinaldi bikaina egin zuten Biteriko oholtza gainean aurreko egubakoitzean. Bideoklipa eta argazkiak.