BERRIAK

Ane Garciak zilarrezko domina lortu du

Aurreko asteburuan Carranque kirol-hirian, Malagan, Espainiako Karate ligaren bigarren jardunaldia lehiatu zen junior eta 21 urtez azpiko mailetan. 400 bat karatekak hartu zuten parte, besteak beste, Ane Garcia, Arrasateko Saioa Karate Taldekoa eta Gaztelupeko ikaslea. Anek lan handia eginez, finalean sartu zen igandean. Finala galdu arren, merezitako zilarrezko domina lepoan bueltatu zen etxera. Zorionak Ane!!