BERRIAK

Andres udaltzaingoaren bisita

Gazteluondo guneko 1.mailako ikasleak aste honetan Andres udaltzaingoaren bisita izan dute. Andresek udarako gomendio batzuk eman dizkie ikasleei, hala nola, galdu ezkero zer egin eta oporretan bidaiak egiterakoan kotxean nola jokatu esate baterako. Honetaz gain, bizikletaren eta patinetearen erabilera egiterakoan kaskoa jartzea derrigorrezkoa dela azaldu die.

Zebrabideetan nola pasa behar den ere erakutsi die eta gainera berak bere egunerokoan gainean eramaten dituen tresna denak erakutsi dizikie: eskuburdinak, porra, linterna, guanteak…eta bakoitza zertarako balio duen azaldu die. Saioarekin amaitzeko udaltzaingoaren kotxea erakutsi eta ikasleak bertan sartzeko aukera izaten dute; bozina jo, sirena martxan jarri…gauza mordoa ikasi dute 1.mailako ikaslek!!!

Eskerrik asko Andres erakutsitako gauza guztiengatik! Primeran ibili dira!!!

Argazkiak.