BERRIAK

Anaformismoa

Pasa den astean Almenera iritsi eta muntaia berezia ikusi ahal izan zuten idazkaritzako sarrera nagusian: Anamorfismo izeneko arte-lan espaziala zegoen bertan eraikita. Anamorfismoarekin egileek irudikatu nahi izan dute LH5-6 eta DBH1-2ko proiektuan egin nahi den eraldaketaren muina. Izan ere, anamorfismoetan objektu edo tresna sorta bat ageri da, ustez, sakabanaketa kaotikoan.

Objektuok berez badute beraien izaera eta funtzio propioa banan-banan hartuta. Denen artean eratzen duten multzo horri leku konkretu batetik begiratuta, ordea, osotasunaren ikuspegia jasotzera pasatzen da; bestela jasotzen ez den osotasunarena, gainera. Zein osotasun eraiki nahi izan ote zuten jakiteko, hurrengo bideoa ikusi beharko duzue! Bideoa eta muntaia egitean jasotako irudiak.