BERRIAK

AMS, Mundu Solidarioa helburu

AMS (Activos por un Mundo Solidario)  Euskadiko GGKE-en koordinakundearen kide den erakunde apartidista eta akonfesionala da. Debagoienan sentsibilizazio eta kontzientziazio lana egiten dute, Elkarhezitzen proiektua, eta garapeneko proiektuak sustatzen dituzte Nikaraguan. Proiektu hauek aurrera ateratzen laguntzeko martxoaren 23an bazkari solidarioa bat antolatu dute Ferixalekuan.

AMSkoek Arrasateko Jose Luis Iñarra kalean dute elkartze eta lantokia. Erakunde honen lan ildo nagusiak “Desgaitasuna duten gazteen lanerako eta gizarterako prestakuntza” eta “Balioak garatzen, formakuntza sustatzen” gazteentzat beka proiektuak dira. Inguruko beste elkarte batzuekin ere  egiten dute elkarlana: Goyeneche fundazioa, Gureak, Atzegi, Aita Menni, eta abar.

Ikastola eta kooperatiba garelako elkartasuna gure balore garrantzitsuenetakoa da. Horrela, GKEren eskaerari erantzunez, bazkaria antolatu ahal izateko gure baliabideak beraien esku jarri ditugu, Ferixalekuko jantokia eta sukaldea alegia. Sukaldari lanetan Alejandro, Alacanteko maisu arrozgilea ibiliko da. Menua; hasierakoak, hiru arroz desberdinen dastaketa eta postrea.

Lagundu nahi baduzu, zabal ezazu informazio hau, ekitaldiari ahalik eta hedapen handiena emateko. Izena emateko edo AMSrekin harremanetan jartzeko:  AMSMunduSolidarioa@gmail.com. Bazkariko kartela.