
Ametza ikastolaren egoera larriaren berri izan genuenean martxan jarri ginen gure ikastolan, izan ere, Hiriburuko ikastola gasez hornitzen duen enpresak 6.000 eurotik 45.000 eurotara igo die tarifa, eta berogailu sistema eten egin behar izan dute.
Gure ikastolatik ekarpena egin nahi izan dugu, eta gaztaina erre eta elkartasun hostoak saltzera irten gara gure herrietara; ostegunean Arrasatera, eta ostiralean Aretxabaleta eta Eskoriatzara.
Bestalde, esan, Gazteluondo 4 mailako Jare C., Nahia, Garazi, Izar, eta Jare I. eta Mhairik beraiek egindako azoka batean bildutako dirua Ametza Ikastolarako eskaini dutela.
Eguraldi hotz eta euritsuak lagundu ez zigun arren, aurreikuspen guztiak gainditu ditugu: 5.333 euro jaso ditugu guztira!
Mila esker bihotzez ekimenean modu batera edo bestera zuen aletxoa jarri duzuen guztioi! Herriak berotuko duelako Ametza!
Hemen Goienan argitaratutako albistea.
Jarraian Arrasate eta Aretxabalta – Eskoriatzako irudiak.