BERRIAK

Almenen hiru bisita aste honetan

Udaberriarekin batera badirudi bisitak ere gehitu egin direla Almenen. Alde batetik, Trilema elkarteak bideratuta, pedagogiaren munduarekin lotutako 30 lagunen bisita izan zuten; bestetik, trukeko bretoiena eta, hirugarrenik, Holandako talde batena. Zorte ona izan dute, bertatik bertara ikusi ahal izan baitituzte batxilergoko ikasleak proiektuetan murgilduta. Bretainiako ikasleei harrera egin zitzaien Almenen, eta, besteak beste, LHko umeen galderak erantzun zituzten, hamarretakoa jan eta ginkana jolasa egin. Horiena bai zortea eguraldi ezin hobearekin eta paraje ederrean!