BERRIAK

Almenekoek saria jaso dute Garberako lip-dub lehiaketan
Lipdub lehiaketan saria

Garberak abiarazi zuen lehiaketa baten parte hartu dute Almeneko bi taldek (Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako batek eta DBHko lehenengo mailako beste batek). Musika ikasgaitik bideratu da ekimena Izaskun Zubizarreta irakaslearen eskutik. Unai Busturia eta Aritz Oianguren irakasleen laguntza ere jaso dute ikasleek bideoak sortzeko orduan. DBHkoek lip-dub bat grabatu zuten Almeneko irakasle gelan eurak asmatutako letrarekin abesti famatu bat bertsionatuz eta Lehen Hezkuntzakoek ez ziren atzera geratu, bideoan ikus daitekeenez. Bi kategoriatan parte-hartu zuten, eta DBHkoan, 2.000 euroko saria ekarri zuten. Larunbatean jaso zuten saria Garberan bertan artista gazteek.